Joan den Otsailaren 13an Donostiako suhiltzaileetara egin genuen bisita. Bertako egoitza ezagutu genuen eta kamioia eta jantziak probatu genituen. Asko gustatu zitzaigun irteera!
Kristina Eneara joan ginen "zaborrontxo gaixorik dago" tailerra egitera. Bertan, nola birziklatu landu genuen eta bukatzeko "Papertxo"pertsonaia margotu genuen.
Maiatzak 23an Aieteko parkera joan ginen.Han geundela jolasten parkean, Alfredo izeneko gizon bat agertu zen bi txori txiki eta txuriekin txoriak hartzea utzi zizkigun,Oso egun polita izan genuen.
Comentarios
Publicar un comentario