Entradas

Mostrando entradas de 2017

DONOSTIAKO ZINEMALDIA 2017

Imagen
Irailaren 21ean Donostiatik buelta bat ematera atera ginen Zinemaldiko giroa ikusteko. Kontxako pasealekutik oinez udaletxeraino iritsi ginen. Han argazki batzuk atera genituen eta jarraian Turismo Bulegora hurbidu ginen Donostiako plano batzuk eskatzera. Kursaalean Macarena Garcia aktoresa agurtu genuen eta oso atsegina izan zen. Eguraldiak ere asko lagundu zigun.

LIZARRA 2017

Maiataren 29 eta 30ean Lizarrako Kanpinean egon ginen. Denetatik egin genuen. Iristean, bertan kokatu eta bazkaldu genuen. Arratsaldean piraguan ibiltzera joan ginen Ega ibaira. Afaldu ostean, Kanpineko diskotekan dantza eta dantza ibili ginen eta neka-neka eginda bukatu genuen gaueko hamabietan. Astearte goizean igerilekuan egoteko aprobetxatu genuen. Zerua hodeitsua egon arren, tenperatura epela zen eta batzuk bainua hartzera animatu ziren. Arratsaldean, Lizarra bixitatu genuen. Hango eraikin eta leku historikoak ikusi genituen. Seirak aldera autobusa hartu eta Lizarrari agur esan genion.

EUREKA MUSEOA

Imagen
Joan den asteazkenean, maiatzak 10, Miramongo "Eureka!" museoan egon ginen. Lehenengo animalien erakusketa bat ikusi genuen. Han, pitoi suge bat ikusi genuen. Suge honek albinismoa zeukan eta gaixotasun horri buruz hitz egin ziguten. Erakusketatik Planetariumera joan ginen. Han espazioa azaltzen zen proiekzio polit bat ikusi genuen. Bukaeran, Eureka Museoa gure kabuz bisitatu genuen.

A corps perdus Opus 2, Cie. Bivouac

Imagen
Atzo, martxoak 2, Victoria Eugenia Antzokira joan ginen akrobazia eta dantzako antzezlan bat ikustera. Ikusgarria izan zen, gehien gustatu zitzaiguna jauziak eta akrobaziak izan ziren.
Bukaeran txalo zaparrada eskeini genien.