Entradas

Mostrando entradas de 2016

SANTO TOMAS TXIKI AZOKA 2016

Imagen
Joan den igandean, abenduak 18, Ibaetako Santo Tomas Txikia ospatu zen. Han, urtero bezala, gure postua jarri genuen. Eguraldiak lagunduta, jende dexente hurbildu zen. Giro ederra izan genuen!

MATER MUSEOA

Imagen
Joan den asteazkenean, azaroak 16, Pasai San Pedroko Mater Museoan egon ginen. Mater itsasontzi bat da. Arrain mota ezberdinak ikusi genituen, garaian garaiko arrainak aipatu zizkiguten eta arrantza egin genuen. Esperientzia oso ona izan da.

SALOU 2016

Aurten ere Salouko bidaia antolatu dugu. Ekintza mordoetan ibili gara: hondartza, igerilekua, PortAventura, Cambrils-era bizikletaz, diskoteka, gaubelak... Oso ondo pasa dugu. Hemen goran  duzue laburpen txiki bat.

ZABALEGIn EGON GARA!

Otsailaren 24an Zabalegi baserrian egon ginen. Han, ez-gaitasuna duten pertsonak lan egiten dute, tartean Javi gure iazko laguna. Hango lana baserriarekin lotuta dago. Oiloak zaindu eta errundako arrautzak biltzen dituzte, gainontzeko etxabereak zaindu... Horrez gain, negutegi handi bat daukate, bertan, barazkiak landatzen dituzte.  Euria egiten duenean, negutegian denentzako lana ez dagoenez, Zabalegi eraikinaren barruan eskulanak egiten dituzte, saskigintza, xaboigintza, altzari txikiak... Bisita polita izan zen eta oso gustura egon ginen.

IZOTZ JAUREGIAN PATINATZEN!

SANTO TOMASeko AZOKAN

Imagen
2014ko abenduaren 20an Santo Tomas Txiki eguna Igaran ospatu zen. Azoka egiten denez, gure postua jarri genuen eskolan egindako produktuak saltzeko.

Ordiziako azoka

Imagen
Azaroan Ordiziako Azokara joan ginen. Bertan, barazkiak erosi genituen, gero Gorkarekin sukaldean cous-cousaren errezeta prestatzeko. Fruta ere erosi genuen. Fama handiko azoka da Ordiziakoa, baserriko produktuak saltzen dituztelako. Primeran pasa genuen!