Kristina Eneara joan ginen "zaborrontxo gaixorik dago" tailerra egitera. Bertan, nola birziklatu landu genuen eta bukatzeko "Papertxo"pertsonaia margotu genuen.
Pasa den abenduaren 5ean, ostegunean, ZIG gelakoek gabonetako azoka antolatu genuen. Bertan, gelan guk egindako karterak, estutxeak, poltsak... saldu genituen. Senide, lagun eta irakasle asko etorri ziren erostera. Mila esker guztioi!!
Comentarios
Publicar un comentario