Maiatzaren 28an Azpeitiko Ekoetxea eta XVIII. mendeko errota ikustera joan ginen.Lehen nola egiten zuten irina ikasi genuen. Han, birziklapenaren garrantzia ere ikasi genuen.
Apirilaren 5ean Pasaian Terrakotazko Gerlariak ikustera joan ginen. Txinako kulturari buruz ikasi genuen. Oso interesgarria zen eta merezi du erakusketa hau ikustea
Urtarrilaren 11an Alderdi Ederra "Artikoa hausten ari da" erakusketa ikustera joan ginen. Erakusketa oso interesgarria izan zen. Hango gertaerak ezagutu ondoren, gure Lurra zaindu behar dugula ikasi genuen.