LIZARRA 2017


Maiataren 29 eta 30ean Lizarrako Kanpinean egon ginen. Denetatik egin genuen. Iristean, bertan kokatu eta bazkaldu genuen. Arratsaldean piraguan ibiltzera joan ginen Ega ibaira. Afaldu ostean, Kanpineko diskotekan dantza eta dantza ibili ginen eta neka-neka eginda bukatu genuen gaueko hamabietan.
Astearte goizean igerilekuan egoteko aprobetxatu genuen. Zerua hodeitsua egon arren, tenperatura epela zen eta batzuk bainua hartzera animatu ziren. Arratsaldean, Lizarra bixitatu genuen. Hango eraikin eta leku historikoak ikusi genituen. Seirak aldera autobusa hartu eta Lizarrari agur esan genion.

Comentarios

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Anoeta