ZABALEGIn EGON GARA!

 

Otsailaren 24an Zabalegi baserrian egon ginen. Han, ez-gaitasuna duten pertsonak lan egiten dute, tartean Javi gure iazko laguna. Hango lana baserriarekin lotuta dago. Oiloak zaindu eta errundako arrautzak biltzen dituzte, gainontzeko etxabereak zaindu... Horrez gain, negutegi handi bat daukate, bertan, barazkiak landatzen dituzte. 
Euria egiten duenean, negutegian denentzako lana ez dagoenez, Zabalegi eraikinaren barruan eskulanak egiten dituzte, saskigintza, xaboigintza, altzari txikiak...
Bisita polita izan zen eta oso gustura egon ginen.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Anoeta