Entradas

Mostrando entradas de 2024

Gabonetako denda

Imagen
Pasa den abenduaren 5ean, ostegunean, ZIG gelakoek gabonetako azoka antolatu genuen. Bertan, gelan guk egindako karterak, estutxeak, poltsak... saldu genituen. Senide, lagun eta irakasle asko etorri ziren erostera. Mila esker guztioi!!

Donostiako koadroa

Imagen
 Bigarren DBHko ikasleen laguntzatz, Donostiako koadroa egin dugu hiruhileko honetan. Eskerrik asko 2. DBHko guztiei zuen laguntzagatik!!

Goazeneko bi aktoreen bisita

Imagen
  Azaroaren 21ean, Goazeneko bi aktore etorri ziren guri bisita egitera, Kimetz Etxabe (Gontzal) eta Ander Ayerza (Bosko). Galderak egin genizkien eta koreografia dantzatu genuen elkarrekin. Oso jatorrak dira!

Basque Culinary Center-erako aurkeztu dugun errezeta

      Aurten arroz irin bizkotxoa aurkeztu dugu Basque Culinary Centerreko lehiaketarako. Ondorengo estekan daukazue bideoa. Espero dugu gustatzea.           https://www.youtube.com/watch?v=BnDLEMvXfCU  

Miramar Jauregia

Imagen
 Ostegunean, dantza egin ondoren, Miramar Jauregira joan ginen eta handik paseatu, aprobetxatuz eguraldi oso ona egiten zuela.

Gau Beltza

Imagen
 Urriaren 31an, ostegunean, Gau Beltza ospatu genuen. Ikasle batzuk mozorrotuta etorri ginen eta patioan dantzan ibili ginen. Oso ondo pasa genuen.

Itsas museora

Imagen
Urriaren 25ean, Itsas Museora joan ginen. Han, "Norena da itsasoa?" erakusketa ikusi genuen.  

Euskadiko Orkestrako kontzertua

Imagen
 Urriaren 16an Euskadiko Orkestrako kontzertua entzutera joan ginen. Mozart eta Bethovenen obrak entzun genituen.

Gorputz hezkuntzako famatuak

Imagen
  Irailaren 23an, Gorputz Hezkuntzako saioan ibiltzera joan ginen eta argazki bat atera ziguten.

Zinemaldia 2024

Imagen
Irailaren 25ean, urtero bezala, Zinemaldira joan ginen. Alfonbra gorritik paseatu genuen eta Charlotte Rampling aktorearekin argazkia atera genuen.  

KRISTINA ENEA PARKERA BISITA

Imagen
  Irailaren 20ean Kristina Enea parkera joan ginen. Bertan, zuhaitzak besarkatu genituen eta oso energia ona lortu genuen.

Balenziaga Museoa

Imagen
Imagen
  Ekainaren 5ean eta 6an Zarautzeko aterpetetzera joan ginen gaua pasatzera.  Han beste ZIGeko ikasleekin festa izan genuen. Oso ondo pasa genuen!!

Tabakalera

Imagen
Maiatzaren 24an, ostiralean, Tabakalerara joan ginen. Han "Situ-akzioak" izeneko erakusketa ikusi genuen. Esperientzia zoragarria izan zen!!

Itsas Festibala

Imagen
  Maiatzaren 10ean Pasaiara itsas festibalera joan ginen. Han Porrotx ikusi   genuen eta argazki atera genuen. Irteera zoragarria izan zen!!    

Anoeta

Imagen
                            Apirilaren 19an Anoetara joan ginen.             Sukaldea, jokalarien aldagelak, piszina, prentsa aretoa,fisio gunea   eta futbol            zelaia ikusi genituen.             Zoragarria izan zen!!!